AlhóndigaBilbaoren ikuspegitik ekitaldi horiek bakarrak eta errepikaezinak dira, zuzeneko harremanak gorpuzten eta areagotzen dituzten bat-bateko uneak dira.
Bere izaera publikoari, bere bokazio dinamikoari eta diziplina eta erabilera anitzetarako izaerari helduz, AlhóndigaBilbaok bere barneko eremuak kudeatzen dituen moduari esker, nahi dituzten ekitaldi eta ekintza instituzionalak, kulturalak, artistikoak... burutzeko beharrezkoak dituzten azpiegiturak erabil ditzakete entitateek.
