AlhóndigaBilbaoko Mediateka diziplina anitzeko funtsa duen liburutegia da. Bildumaren ardatzak egunerokotasuna, euskarri multimediak eta bilduma bereziak dira (komikiak, osasuna, aisialdia eta zaletasunak, literatura hainbat hizkuntzatan, etab.).
AlhóndigaBilbaoko Mediatekak liburutegia ulertzeko era berria izan nahi du, pertsona guztien esku aisialdia eta kultura bizitzeko era desberdina jartzeko ilusioarekin eta konpromisoarekin.
Berriro ere BBK-ri eskertu nahiko genioke gu guztion alde aritzea, berari esker Mediatekak ordutegi zabala izango du baita ekintza eta zerbitzu asko ere.
- Mediatekaren azalera, guztira: 4.000 m2 3 solairutan banatua.
- Bildumako funtsak: 50.000 dokumentu baino gehiago, euskarri ezberdinetan.
- Ekipamenduak: kontsulta eta irakurketarako 250 postu baino gehiago, baita autoikaskuntzarako kabinak, munduko telebistak, ordenagailuak eta abar ere.
- 1. SOLAIRUA:
TXIKILAND
Lehenengo solairuko zati handi bat txikienei zuzendurik dago. Txikiland Mediatekak haurrentzat daukan espazioa izango da.
HAURTXOKOA - Txikienei zuzenduriko materialak (0-4 urte).
LEHEN IRAKURLEAK - 5 eta 7 urte bitarteko umeentzat eratutako funtsa, hain zuzen ere, letrekin eta irakurmenarekin trebatzen hasten direnentzat.
IRAKURKETA TXOKOA - 8 urte baino gehiago dituzten erabiltzaileei zuzenduriko fikzio-lanak eskaintzen dituen literatur funtsa.
EZAGUTZAREN TXOKOA - Mediatekaren erabiltzaile gazteenei zuzenduriko informazioa eta prestakuntza eskaintzen duen bilduma du.
IKASI, IKUSI ETA ENTZUN - Zinemak txikienentzat. Soinu grabazioak. Txikienen autoikaskuntzara zuzenduriko materialak.
KOMIKTEKA - Komikien bilduma, haurrei zuzendurik.
GURASOEN ESKOLA.- Espazio honetan gurasoek erabiltzeko dokumentuak eskainiko dira, hazkuntzarekin, ikaskuntzarekin, psikologiarekin, nutrizioarekin eta antzekoekin erlazionatutakoak.
GURE LURRA
Euskadirekin erlazionatutako orori eskainitako atala (historia, geografia, politika, ekonomia, etab.).
BILBAO EZAGUTUZ
Bilbori buruzko funts espezifikoa. Bertan, AlhóndigaBilbaorekin erlazionatutako dokumentuek leku berezia izango dute.
ORAIN…HEMEN
Erabiltzaileak gaurkotasunarekin eta zentroaren programazioarekin erlazionatutako dokumentuak aurki ditzake.
MUNDUARI SO!
Atal honetan, izaera orokorreko aldian behingo argitalpen nagusiak egongo dira (egunkariak eta aldizkariak), bai eta kazetaritzarekin, komunikazioarekin eta bere esparruarekin, eta antzekoekin erlazionatutako tituluak ere.
LIBURUAK ETA LIBURUTEGIAK
Espazio honetan, bibliotekonomiarekin, dokumentazioarekin eta edizioarekin erlazionatutako dokumentuak eskainiko dira.
- 2. SOLAIRUA:
ARTEA
Arte ederrei, arkitekturari, hirigintzari eta arte eszenikoei eskainitako funtsa.
IRUDIA
Arte grafikoekin, argazkigintzarekin eta zinemarekin erlazionatutako dokumentuak bilduko ditu. Erabiltzaileek, halaber, fikziozko filmak aurkitu ahal izango dituzte, generoaren arabera ordenaturik.
MUSIKA
Musikari bakar-bakarrik eta berariaz eskainitako atala. Horrenbestez, gaiari buruz inprimatutako lanak genero ezberdinetako soinuzko grabazioekin batera egongo dira.
ADMINITRAZIOA ETA HERRITARRAK
Atal honek dokumentu praktikoak eta erabilgarriak eskainiko ditu, legegintzarekin, izapide administratiboekin, kontsumoarekin, aseguruekin eta abarrekin erlazionatutako gaien inguruan.
LANA ETA ETXEBIZITZA
Atal honetan, lanarekin erlazionatutako dokumentuak aurkitu ahal izango dira (gizarte segurantza eta lan-zuzenbidea, enpresen kudeaketa, oposizioak, etab.), bai eta etxebizitzari buruzko materialak ere (lur-eskubidea, alokairuak, hipotekak, etab.).
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA
Atal zabal honetan, gai zientifiko eta teknologikoen gaineko intereseko informazioa eskainiko da.
AUTOIKASKUNTZA
Autoikaskuntzari eskainitako espazioa: hizkuntzak, informatika, etab.
KOMIKTEKA
Publiko nagusiarentzako komikiak. Joera nagusiei jarraiki daude antolaturik: komiki amerikarra, manga, europarra, etab. Halaber, sendotu egin da euskal komikiarekin eta komiki feministarekin erlazionatutako bilduma.
- 3. SOLAIRUA:
ISTORIOAK IRAKURTZEA
Literaturari eta bere genero nagusiei eskainitako atala.
PENTSAMENDUA ETA SINESMENAK
Filosofiari eta sinesmen erlijioso ezberdinei eskainitako bilduma.
AUTOLAGUNTZA
Psikologiaren alderdi ezberdinak modu dibulgatiboan jorratzen dituzten dokumentuak: norberaren errealizazioa, autoestimua, harreman pertsonalak, etab.
JENDEA, TOKIAK, GARAIA
Atal honek munduko leku ezberdinen gaineko ikuspegi globala eskaintzen du: jendeak, historia, ekonomia, demografia, erabilerak eta ohiturak.
ONGIZATEA ETA JARDUERA FISIKOA
Batetik, osasunari eta ongizateari eskainitako atala, eta, bestetik, kirolari eta jarduera fisikoari eskainitakoa.
AISIA ETA ZAlETASUNAK
Aisialdiari eta zaletasunei eskainitako eskaintza zabala. Halaber, bidaia, gastronomia, esku-lan eta beste hainbat zaletasuni buruzko dokumentuak aurki ditzakegu.
