AlhóndigaBilbaoko Mediatekak hó txartela edota Udal Liburutegien Sareko txartela daukaten pertsona guztiei Internet erabiltzeko sarbide publikoko ordenagailuak eskaintzen dizkie, bai eta ofimatikako nahiz multimediako bestelako tresnak ere. oraindik hó txartelik ez baduzu, Infopuntura etorri. Berehala egingo dizugu, eta kosturik gabe!

SISTEMAREN FUNTZIONALTASUNAK

Funtzionaltasunen artean, besteak beste, honakoak daude: ordenagailuak aldez aurretik erreserbatzea, inprimatzeak aldez aurretik ordaintzea, erabiltzaileek sistemaren erabilera kontrolatzea, bai eta beste erabilera osagarri batzuk ere, hala nola, memoria osagarriak erabiltzeko aukera. Halaber, sistema eragilea hautatzeko aukera dago (Microsoft Windows edo Linux-Ubuntu), bai eta interfacearen hizkuntza (Euskara-gaztelania) aukeratzekoa ere, ordenagailua abiarazten ari den prozesuan.

ERABIL DAITEZKEEN TERMINAL-MOTAK

Hona hemen eskuragarri dauden terminal-motak:

-Katalogoa kontsultatzeko terminalak . Honako hauxe egiteko aukera emango dute: Mediatekako katalogoa kontsultatzea, inprimatzeko kreditua hornitzea, ordenagailuak erreserbatzea edo erregistro pertsonalean (edo historikoan) sartzea.

-Kontsulta azkarra egiteko terminalak . Epealdi mugatu batean, Interneten sartzeko eta multimediako zein ofimatikako beste tresna batzuk erabiltzeko aukera emango dute. Batetik, 20 minutuz erabiltzeko muga ezarriko da; eta, bestetik, pertsona berak elkarren segidako saioak ez egiteko muga. Horrelako saioak erreserbatu daitezkeen terminaletako saioetan metatuko dira.

-Erreserbatu daitezkeen terminalak. Mediatekako ordenagailu gehienak izango dira horrelakoak. Hona hemen zerbitzu hau erabiltzeko baldintzak:

  • AlhóndigaBilbao txartela edo BULSeko agiria aurkeztu beharko da. Mediatekan erabiltzaileen atentziorako zerbitzuak eskaintzen dituzten langileek NAN, pasaportea edo beste egiaztagiri publiko ofizial bat eskatu ahal izango dute, konexioko datuak une horretan zerbitzua darabilen pertsonarekin bat datozen egiaztatzeko. Datu horiek bat ez badatoz, arautegi honetako 6. artikuluan zehaztutako zehapenak ezarriko dira.
  • AlhóndigaBilbaoko Mediatekan ordenagailuak erreserbatzeko erabilitako sistema aplikazio informatikoaren bidez kudeatuko da. Izan ere, saioa ordu puntuetan hasteko dago diseinatuta.
  • Saioen iraupena 60 minutukoa izango da gehienez ere. Ezin izango da elkarren segidako saiorik egin.
  • Gehienez ere, erabiltzaileek 12na saio egin ahal izango dituzte hilean, eta MAC ordenagailuak zein kontsulta azkarrerako ordenagailuak erabiltzeko saioetan metatuko dira.
  • Abian jartzeko hasierako konfigurazioa Windows inguruneko aplikazioen bidez eta gaztelaniaz dago diseinatuta. Konfigurazio hori aldatu nahi izanez gero, aplikazioen hizkuntza aukeratzeko, esaterako,ekipoa berrabiarazi beharko da.
  • Terminala Mediatekan bertan edo web orri honetan erreserbatu ahal izango da: http://www.alhondigabilbao.com/mediateka/recursos/reservas1
  • Erreserbatutako ordutik aurrera, erreserba abian egongo da hurrengo 10 minutuetan, eta, epealdi igarotakoan, erabiltzaileak terminala erabiltzen ez badu, erreserba ezeztatuko da..

-MAC ordenagailuak Mediatekan, Macintosheko 11 ekipo egongo dira eskuragarri, eta erabiltzaileek honako arau hauek hartu beharko dituzte kontuan, ordenagailu horiek erabiltzeko orduan:

-Ordenagailu hauek erabiltzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik erreserbatzea.

-Hementxe egin ahal izango da erreserba. Gure web orrian:

  1. -http://www.alhondigabilbao.com/mediateka/recursos/
  2. -Mediatekako informazio-guneetan, erabiltzaileen atentziorako zerbitzuak eskaintzen dituzten langileen bitartez.
  3. -Mediatekako bertako ordenagailuetan
  • Ordenagailu hauek erabiltzeko, AlhóndigaBilbao txartela edo BULSeko txartela eta NAN, pasaportea edo beste egiaztagiri publiko ofizial bat utzi beharko dira informazio-gunean. Une horretan, ekipoa erabiltzeko teklatua eta sagua emango dira. Saioa amaitutakoan, bertan utzitako identifikazio-agiriak itzuliko dira, bi elementuak itzuli ostean.
  • Erreserba egin duen erabiltzaileak baino ez MAC ordenagailua erabiliko.
  • Ordenagailu hauek erabiltzeko arauak Mediatekako gainerako ordenagailuetarakoak bezalakoak dira:
  1. Saioak ordu puntuetan hasiko dira.
  2. Eguneko saio bat (ordubetekoa) eta, gehienez ere, 12 saio hilean
  3. Saioak PCetan egindako saioetan metatuko dira, eta bertan ezarritako irizpide berberak hartuko dira kontuan.

ZERBITZUAREN FUNTZIONAMENDU OROKORRA ETA MUGAK

Zerbitzuaren funtzionamendua oso erraza da. Sisteman balioztatu ondoren, Internetera eta aurretik ezarritako programetara sar zaitezke, denbora tarte jakin batez (denbora adierazten dizun pantaila); denbora une oro ikusi ahal izango duzu sistemaren mahaigainean, bai eta dokumentuak inprimatzeko duzun kreditua ere (kreditua adierazten dizun pantaila).

Denbora adierazten dizun pantailak saioa bukatzeko falta zaizun denbora erakusten digu une oro, eta pixkanaka-pixkanaka murrizten doa, harik eta zerora heltzen den arte. Alabaina, 5 minutu lehenago ohartarazten du, erabiltzaileak bere lana gorde ahal izateko. Garrantzitsua: saioa amaitu ondoren, saioa bera itxi egiten da eta aurreko pertsonaren lanaren aztarna guztiak ezabatu egiten dira, berreskuratzeko aukerarik gabe.

PERTSONAK SISTEMAN SARTZEA

Sisteman erregistraturik dauden pertsonak sartu daitezke, hau da, AlhóndigaBilbao txartela edo Bilboko Udal Liburutegien Sareko txartela daukatenak. Kasu bietan, eta zerbitzuaren erabilera orotarako, barra-kodearen alboan dagoen norberaren zenbakia eta pasahitza sartu beharko dira (aldatu ez baduzu, zure jaiotegunaren berdina izango da «uuuuhhee»).

NOLA HAUTATU DAITEKE SISTEMA ERAGILEA EDO HIZKUNTZA?

Balioztatzeko pantailak une oro erakusten du hautatu diren sistema eragilea eta hizkuntza. Horietako baten bat aldatu nahi bada, ordenagailua berrabiarazi daiteke. Horretarako, pizteko/amatatzeko botoia sakatu beharra dago.

NOLA FUNTZIONATZEN DU ORDENAGAILUAK ERRESERBATZEKO SISTEMAK?

Erreserben sistema arina da eta pertsona mota orok erabiltzeko egokituta dago. Helburu nagusia ordenagailu bat erabili ahal izatea bermatzea da, eskatutako denbora tarte jakin baterako. Sistemara sartzeko,  www.alhondigabilbao.com web orrialdearen bitartez egin daiteke, Mediatekako erreserba-ordenagailuetatik edota Internet erabiltzeko sarbide publikoko ordenagailuen bitartez. Aipatzekoa da, berriz, erreserbak ordu zehatzetan egiten direla, eta 10 minutu iragan ondoren, erabiltzaileak ez badu ezer egiten, erreserba baliogabetu egingo dela.

NOLA FUNTZIONATZEN DU INPRIMATZEKO KREDITUA BERRIRO KARGATZEKO SISTEMAK?

Inprimatzeko sistemaren kreditua berriro kargatzeko, diru-zorroa daukaten edozein 3 erreserba-terminaletatik egin daiteke (solairu bakoitzean bat dago).  Kreditua bakana eta norberari dagokiona da, eta Mediatekan ezarritako inprimatzeko sisteman soilik erabil daiteke. Ez da iraungitzen.