hó Txartela lortzea oso erraza da. Itxaron beharrik gabe, momentuan bertan emango dizugu, Jendearen Arretarako Gunean - Infopuntuan-.

Hó txartelak AlhóndigaBilbaoren unibertsoko ateak zabaltzen dizkizu, eta bertan kulturaren, gizartearen eta jarduera fisikoaren inguruko eskaintza zabalaz gozatu ahal izango duzu.

Txartel pertsonalizatu honekin, Mediatekako fondoetan sartu ahal izango zara, Jarduera Fisikoko eraikineko ikastaroetan izena eman ahal izango duzu, gure tailerretan parte hartu ahal izango duzu, eta abar.

Aukera ematen dizu deskontu eta abantaila interesgarriez gozatzeko, eta jarduera eta egitarau guztiei buruzko informazioa jasotzeko.

Hori guztia, Hó txartelari esker.

ZUREA ZURETZAT

Erregistratu zaitez eta lortu zure hó Txartela!

Diptikoa jaitsi ezazu (pdf, 2,5 MB)